Iturrarango Lorategi Botanikoa Pagoetako Parke Naturalaren barruan eta hango Interpretazio Zentroaren ondoan aurkitzen da, GI-2631 errepidearen albo batean. 25 hektarea ditu, horietatik 15 bertako zuhaitzak.
Lorategiko lehen landaketak 1986ko neguan egin ziren, eta urtero landare berriak gehitzen dizkiote. Bai lorategiaren barnean eta baita inguruan ere landaretza autoktonoko zuhaiztiak daude, haritz, gaztainondo, arte eta abarrez osatuak. Orain bertan 3500 taxon baino gehiago daude, gehienak zuhaitzak eta zuhaixkak, eta badago arriskuan dauden Euskal Herriko landareen bilduma bat ere.
Iturrarango Lorategi Botanikoko klima onari esker, mundu guztiko landareak alda daitezke bertan, leku hotzetakoak zein epeletakoak. Helburu nagusia ahalik eta bildumarik handiena osatzea da, horrela jendeari orokorrean, eta baita ere lorazainei, ikasleei edo mintegietako adituei, ezagutzera emateko landareen munduko barietate aparta. Bestalde, espezie asko girora ezin hobeto moldatzen direnez, badago aukerarik espezie horiek erreproduzitu eta bilduma bereko materialak lortzeko.
Nahi baduzu parkeko leku interesgarrietik bisita birtual bat egin dezakezu hemen click egiten.