GAIA: HERRITARREN AURPEGIERAK PARTEHARTZAILEAK: Lehiaketa honetan parte hartzeko ez dago adin mu
Elkargunea: Aiako aparkalekua Irteera ordua: 9:30 h Ibilbidea: Aiatik Altzuzelaira kotxez, Erlorme
Aia-Orio-Zarautz autobus zerbitzua. Garraioaren ibilbideak eta ordutegiak aurrez zehaztutakoak iza
GAIA: HERRITARREN AURPEGIERAK PARTEHARTZAILEAK: Lehiaketa honetan parte hartzeko ez dago adin mugarik, baina argazkiak orijinalak izan behar dute, hau da, lehendik argitaratu edota lehiaketetara aurketu gabekoak. ARGAZKIAK: Partehartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkez ditzake, koloretan edo txuribeltzean izan daitezkeenak. Argazkiak 2009 edo 2010 urteetan ateratakoak izan behar dira. Argazkietako paperean aurkeztu behar dira, 30x20zm.tako neurrian eta formatu horizontalean. Argazki digitala izanez gero, CD batean ere aurkeztu beharko da, gutxienez 250ppp erresoluzioan. Argazkiak itxitako gutunazal batean aurkeztu behar dira, eta barnean, partehartzailearen izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbaki eta posta elektronikoa eta argazkiaren izenburu eta ateratako data jarri beharko dira. Gainera, argazki horiek erabiltzeko baimena ere bertan sartuko da (modeloa www.aiako.com orrialdean dago) ARGAZKIAK AURKEZTEKO EPE ETA LEKUA: 2009ko irailaren 30erako aurkeztu beharko dira Aiako Kultur Etxean. SARIAK: 2 sari multzo egongo dira, bat Aian erroldaturikoei zuzendua (deialdi honen aurretik), bestea erroldatu gabekoi zuzendua. Sariak kopuru berdinekoak izango dira eta pertsona batek ezinezkoa izango du sari bat baino gehiago jasotzea: 1. Saria: 180 euro 2. Saria: 150 euro 3. Saria: 100 euro Sarituak suertatzen ez diren partehartzaile guztien artean, Aiako produktuez osaturiko saski baten zozketa ere egingo da. EPAIMAHAIA: argazkigintzan adituak diren pertsonek eta udaletxeko ordezkariek osaturiko epaimahai batek aukeratuko ditu saridunak. Aurkezturiko argazki guztiekin erakusketa bat jarriko da Kultur Etxean, non guztien artean 2011ko egutegia egiteko argazkien aukeraketa egingo den. ARGAZKIEN JABETZA ETA ITZULTZEA: Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta honek erabiltzeko, erreproduzitzeko eta hedatzeko eskubidea izando du egilearen izena aipatuaz.